|
Teknologia
berriek, Internet buru dela, izan
duten garapen azkarrak, tximistaren
parekoa egia esan, negozio ahalbide
berriak eskaintzen dizkie enpresei.
Honetan, e-businessek aurkezten
duen inguruan jarduteko estrategien
garapena lehiakortasun-gakorik garrantzitsuenetako
bat da.
E-Business
Global Conference Informazio Teknologiako
Enpresen Elkarte Espainiarrak (Sedisi),
Industri Sustapen eta Birmoldaketarako
Sozietateak (SPRI) eta PMPk sustatu
eta antolatua da.
Internetek
negozioetan dituen aplikazio ezberdinei
buruzko esperientzien eta ezagutzen
trukea bultzatzeko topaleku bat
izatea du helburu.
Programa,
osoko hitzaldien eta saio paraleloen
ziklo batek osatzen du, e-businessko
aditu nazionalen eta nazioartekoen
ikuspegia dakarkigutenak, baita
gai honetan esperientzia aurreratuak
dituzten enpresa-buruzagiena ere.
Hitzaldiekin paraleloan, erakusketa
bat izango da, e-businessko esperientzia
praktiko gailenak eta erreminta
aurreratuenak ikusgai jarriko dituena.
Antolakuntzarekin
harremanetan jarri nahi baduzu:
E-maila: organización@ebgconference.com
Tel.: 94 661 10 58.
Faxa:
94 423 88 27
|