Castellano | English
 
 

Business Global Conference Biltzarraren VII edizioa urriaren 22 eta 23an egingo da Bilboko Euskalduna Jauregian

   
 

Bilboko Euskalduna Jauregian izango da E-Business Global Conference+i biltzarraren (EBGC+i) VII. edizioa urriaren 22 eta 23an (asteazkena eta osteguna). Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Sozietateak (SPRI), Espainiako Elektronika, Informazio Teknologia eta Telekomunikazioetako Enpresen Elkarteak (AETIC), Euskadiko Telekomunikazioen Kluster Elkarteak (GAIA) eta jakintzan eta kudeaketa edukietan espezializaturik dagoen PMP erakundeak antolatu eta sustatu dute ekitaldia.

Berrikuntza da biltzar honen ardatz nagusia berriro ere, eta ikuspegi praktiko bat eman zaio, hau da, nola erabil dezaketen antolakundeek eta gizarteek berrikuntza eguneroko jardueraren oinarri gisa.

Business Global Conference+i biltzarra sendotu eta finkatu egin da bilgune gisa, enpresa estrategiaren inguruko erreferentzia bihurtu da eta berrikuntza, esperientziak eta kudeaketa eredu aurreratuenak darabiltzaten enpresen kasu praktikoak barne hartzen ditu.

EBGC-n zuzendari, teknikari eta gizarte agenteek beren baliabideak optimizatzeko soluzioak aurki ditzakete eta berrikuntzak eta teknologia berriek enpresa kudeaketa lehiakorrari dakarkioten abantailak aprobetxa ditzakete.

 
 
www.spri.es
  Laguntzaile:
 
  Sustatzaile:
Socios tecnológicos
 
 
Business Global Conference