Business Global Conference Biltzarraren VII edizioa urriaren 22 eta 23an egingo da Bilboko Euskalduna Jauregian
   
 

Bilbo, 2008ko ekainaren 24a. Bilboko Euskalduna Jauregian, urriaren 22 eta 23an (asteazkena eta osteguna) Bussines Global Conference (BGC) Biltzarraren VII. edizioa egingo da. Ekimen hau erreferente finkatua da enpresek esperientziak eta jakintza elkarrekin trukatzeko elkargune gisa, eta antolatzaileak honako hauek dira: Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Sozietatea (SPRI); Espainiako Elektronika, Informazio Teknologia eta Telekomunikazioetako Enpresen Elkartea (AETIC) eta Euskadiko Telekomunikazioen Kluster Elkartea (GAIA).

Hortaz, berrikuntza izango da berriro ere biltzar honen ardatz nagusia da, eta ikuspegi praktiko bat eman zaio, hau da, nola erabil dezaketen antolakundeek eta gizarteek berrikuntza eguneroko jardueraren oinarri gisa.

Hitzaldien liburua
Spriko zuzendaria den Mauri Lazkanok iazko hitzaldiak biltzen dituen “Berrikuntzak: nork eta nola” liburua aurkeztu du gaur. Biltzar hartara 700 lagun joan ziren.

Bestalde, Guido Stein IESEko irakasle eta enpresa aholkularia izan dugu ekitaldi honetako hizlaria. Stein-ek “Berrikuntzaren hormona antolakundeetan” hitzaldia eskaini du. Hizlariaren ustez, berrikuntzak sortzeko, denbora ez ezik, ahalegin sistematikoa ere behar da. “Ezinbestekoa da antolakunde guztia etengabeko hobekuntza batean inplikatzea. Xedea da berrikuntza odolean barrena dabilen hormona bat bezala mugi dadila eta pertsona eta departamentu guztietara irits dadila”.

Antolakuntzak argitaratu duen liburua www.ibgconference.com webgunean kontsulta daiteke. Bertan, nahi dutenek VI. edizioan azaldutako hogei bat artikulu aurkitu ahal izango dituzte. VII. BGC Biltzarrerako izena eman nahi dutenek 944 255669 telefonoan edo www.ibgconference.com web orrian egin dezakete.

2007ko balantzea
Business Global Conference Biltzarraren VI. edizioan 700 lagun baino gehiagok parte hartu zuten. “Berrikuntza: nork eta nola” izenburupean garatutako VI. edizioa gai-multzo batzuen inguruan egituratu zen, eta bertan hainbat hizlari izan ziren, esate baterako, Jeff Sampler, Luis Rojas Marcos, Pedro Luis Uriarte edo Luis María Huete.

Bertara joan zirenen %90entzat BGC-arekiko gogobetetasun maila orokorra “ona eta bikaina” bitartekoa izan zen. %92k esan zuten VI. edizioko edukiak “bikainak” izan zirela.

Kudeatzaileak, marketin eta salmenten arloko arduradunak eta informazio teknologien arlokoak izan ziren parte-hartzaile gehien ekarri zituzten profesionalak.

 
<< itzuli

 
 
 
[ PDF ]
Para poder visualizar/descargar este tipo de archivo necesitas tener instalado en tu ordenador el programa ACROBAT READER: < para WIN >< para MAC >
 

HOME | PROGRAMA | HIZLARIAK | IZEN EMATEA| INFORMAZIOA | PRENTSA BULEGOA
AURREKO AURTEAK | ANTOLAKUNTZA

inscripciones@ibgconference.com | prensa@ibgconference.com | organizacion@ibgconference.com
Kredituak | Segurtasuna eta pribatutasuna