Egizu desberdin: arinago, urrunago, berritzaileago
Business Global Conference+i-k hamaika urte daramatza azken berrikuntzak eta enpresa arrakastatsuak identifikatzen, aurrerapen eta esperientzia horiek beste enpresa batzuei, ekintzaileei eta, oro har, gizarteari transmititzeko.
Une honetan eta testuinguru globalak enpresei dakarzkien erronken aurrean, berrikuntzak berebiziko protagonismoa hartu du lehiakortasun eta bereizketarako giltza bezala. Eraginkortasuna arau bihurtu den aro honetan, berrikuntza eta negozioari balioa emango dioten ideien sorkuntza agindu bilakatu dira.
Mentalitate horrekin dator Business Global Conference+i kongresuaren hamaikagarren edizioa, Bilbao Exhibition
Centre-n (BEC) egingo dena, datorren azaroaren 12an (astelehena).
Urtez urte aditu ospetsuak biltzen dituen ekitaldi honek aurten lelo hau izango du: “Egizu desberdin: arinago, urrunago, berritzaileago”.
Betiko ikuspegi praktikoari eutsiz, BGC+i kudeaketaren estrategia eta praktika arloko jakintza eta esperientziak trukatzeko funtsezko topaleku bihurtu da, berrikuntza harturik garapen faktoretzat.
Antolakuntzarekin harremanetan jartzeko:
Posta elektronikoa: organizacion@ibgconference.com
Telf.: 94 661 10 58
Faxa: 94 423 88 27
|