Izena:
 
 
Business Global Conference+i
 
Biltzarra egingo den lekua:
 
 
Bilboko Euskalduna Jauregia.
 
Datak:
 
 

2008ko urriaren 22 eta 23an.

 
Izaera:
 
 
Profesionala.
 
Erakusketa:
 
 
Beren zerbitzu proposamenak aurkeztuko dituzten nazioarteko enpresa aitzindari eta liderrak.
 
Sektoreak:
 
 
Industria, zerbitzuak, profesionalak, aholkularitza, banku zerbitzuak, bulegotika, telekomunikazioak, komunikazioa eta irudia, osasun zerbitzuak, ingeniaritza zerbitzuak, finantza kudeaketa, operatzaile logistikoak eta garraioa, informazioaren teknologiak, e-bussiness, etab.  
 
   
 Antolakuntza:
 
Laguntzaile:
 
 
 Sustatzaile:
 
   
   
 

Business Global Conference+i biltzarraren aurreko edizioak oso arrakastatsuak izan ziren, bai parte-hartzaile kopuruagatik eta bai eduki eta hitzaldien kalitate handiagatik. Hori dela eta, 2008ko urriaren 22 eta 23an edizio berri bat antolatuko da Bilboko Euskalduna Jauregian.  

BGC+i biltzarrak ikuspegi erabat praktikoa du, izan ere, bere xedea da topaleku izatea kudeaketako estrategia eta praktikei buruzko esperientzia eta jakintza partekatzeko, betiere berrikuntza beste batzuengandik bereizteko eta merkatuan posizio hobea lortzeko gako bezala ulertuz. Gaur egun, berrikuntza (kudeaketa alor guztietan, negozio sektore guztietan eta enpresaren tamaina gorabehera) ezinbesteko osagaia da lehiarako abantaila sortzeko. Zentzu honetan, oso garrantzitsuak dira baita ere: jakintza, talentuaren kudeaketa, teknologiak eta internet eta, batez ere, horiek guztiak negozioetan aplikatzeko formulak. Une egokia da ildo horretako estrategiak sustatzeko, izan ere, horiei esker, testuinguru lehiakor berri hori aukera bilakatuko baitugu.

Ekitaldia EAEko enpresa ehuna osatzen duten antolakunde eta enpresa guztiei zuzenduta dago, baita ere ezagutzak eta esperientziak partekatzeko interesa duten nazioko eta nazioarteko beste enpesa batzuei.   

BGC+i biltzarra bi jardunalditan banatuko da. Bertan, nazioko eta nazioarteko adituek eta kudeaketako esperientzia aurreratuak izan dituzten enpresa liderrek hitzaldiak eskainiko dituzte. Aldi berean, hitzaldiez gain, azpimarratzekoak diren hainbat esperientzia praktiko eta berrikuntzako erreminta eta estrategia aurreratuenak azalduko dira.  

Antolakuntzarekin harremanetan jarri nahi baduzu:
E-maila: organizacion@ibgconference.com
Tel.: 94 661 10 58.
Faxa: 94 423 88 27

 
 
 

HOME | PROGRAMA | HIZLARIAK | IZEN EMATEA| INFORMAZIOA | PRENTSA BULEGOA
AURREKO AURTEAK | ANTOLAKUNTZA

inscripciones@ibgconference.com | prensa@ibgconference.com | organizacion@ibgconference.com
Kredituak | Segurtasuna eta pribatutasuna