Pertsonei gazte-gaztetatik irakatsi behar zaie jakin-mina
eta kuriositatea lantzen, garuneko inertziak hausten,
arriskuekiko jarrera positiboa izaten, ekintzarako
ausardia izaten, etab. Horrela, profesional onak eta
gaituak lortzeaz gain, pertsona motibatuak eta oztopoei
beldurrik ez dietenak lortuko ditugu (oztopoak batzuetan
gezurrezkoak izan daitezke baina beti dira kaltegarri).